BETI GAZTEK ETA REAL UNION ROCAK PUNTUAK BANATU ZITUZTEN MASTEGIN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2023ko aza. 22a, 10:20

Ortizek aitzindu zuen talde irundarra, baina minutu bat beranduago etxeko Ordokik berdindu zuen partiduaBeti Gazte KJKE: Tellechea; Sagarzazu (Ubiria, 52. min.), Altuna, Arotzena, Maia; Ramos (Agurirreche, 88. min.), Ordoki (Arbelaitz, 66. min.), Larralde, Lekuona, Zabala; Taberna (Arburua, 75. min.).Real Unión Roca: Oihan Fernández; Arteaga (Arrikarte, 74. min.), Gordo, Sarr, Cabo; Sánchez (Tellechea, 77. min.), Corvo, Del Puerto (Letamendia, 64. min.), Dolado (Mikel Rodríguez, 64. min.); Palenzuela, Ortiz (Burón, 77. min.).Emaitza (1-1): 0-1, Ortiz (14. min.); 1-1, Ordoki (15. min.).Epailea: Marcos Fernández Sánchez. Txartel horia atera die Sagarzazuri (44. min.) Beti Gazte KJKE taldean eta Arteagari (43. min), Sánchezi (63. min), Fernándezi (87. min.) eta Gordori (89. min.) Real Unión Roca taldean.Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 12. jardunaldia. Mastegi. 300 ikusle inguru.Beti Gaztek eta Real Union Rocak elkarren kontrako partidua jokatu zuten pasa den asteburuan Mastegin, Lesakan. Lehen ordu laurdenean sartu zituzten bi taldeek golak, bisitariak lehena eta etxekoak bigarrena, eta neurketa berdindua bukatu zen horrela. Ortizek aitzindu zuen Real Union Roca lehen zatiko 14. minutuan. Hala ere, Beti Gaztek honi erantzun azkarra eman zion eta, hurrengo jokaldian (15. minutuan), Ordokik berdindu zuen partidua. Ez bataz ez bertzeak ezin izan zuen neurketa bereganatu eta banako berdinketarekin bukatu zen jardunaldia, puntuak banatuz. Talde irundarra taularen erdian kokatu da, 14 punturekin, eta lesakarrak berriz, 11 punturekin sailkapeneko hamalaugarren postuan daude. Heldu den asteburuan, Real Union Rocak Ordizia bisitatuko du eta Beti Gaztek berriz, Tolosa. (Javier Escagües Beti Gazteko entrenatzailea)

Osorik irakurri