Biok Txingudik berriz, ezin izan zuen gelditu Uni Bilbo taldearen indarraTxingudi Rugby Klubeko gizonek hainbertze espero zuten garaipena eskuratu zuten pasa den asteburuan etxean. Bera Bera B izan zuten aitzinean eta 39-15ko markagailuarekin irabazi zuen Zaisa Txingudik. Hasieratik markagailua beraien alde jartzeko gai izan baziren ere, aurkariak emaitza berdintzea lortu zuen zigor kolpeen bidez. Horrela segitu zuten, nor baino nor gehiago, lehen zatian zehar. Bigarrenean berriz, indarrez atera ziren etxekoak zelaira, besoak ez jeistiko helburua argi edukita. Pentsatu eta egin. Aldea handitu zuten mugakoek, defentsa gogor bat eginez eta zigor kopek eraldatuz. Aurkaria honi aurre egiten saiatu zen, baina ezin izan zuen berriz ere emaitza irauli. Azkenik, 39-15koarekin bukatu zen neurketa eta puntuak beraz, etxean gelditu ziren. Uni Bilbok goian egon nahi duela erakutsi zuenBiok Txingudik berriz, ez zuen zorte bera izan Uni Bilboren zelaian. Aurkaria sailkapeneko goiko postuetan egon nahi duela argi utzi zuen, eta hutsean utzi zuen mugakoen markagailua (107-0). Neurketa luzea izan zen bisitarientzat eta gogorra. Indar guztia zelairatu zuten etxekoek eta Txingudiko emakumeek ezin izan zuten hauen erasoak gelditu. Akatsak egin zituzten eta urduritasuna ere nabaria izan zen jokoan. Hau aprobetxatuta, Uni Bilbo hazi egin zen eta gehiegizko zigorra ezarri zion aurkariari.18 urtez azpikoek porrota jaso zuten PlaiaundinTxingudi/Bera Berak etxean jokatu zuten asteburuan Elorrio/Arrasateren kontra eta 10-33ko emaitzarekin bukatu zuten jardunaldia, nahiz eta lehen zatian bidasotarrak berdintzeko gai izan ziren. Azkenik, kanpokoek markagailua irauli zuten eta alde ere handitu zuten mugakoen etxean puntuak eramanda. 16 urtez azpikoak ikasitako erakustenTxingudi/Baztanek 26-68ko markagailuarekin garaitu zuen Gaztedi B taldea. Etxekoek defentsa ezin hobea zelairatu zuen eta aurkaria erantzuten saiatu bazen ere, ez ziren gai izan puntuak irabazteko.
Osorik irakurri