HIRUGARREN POSTUA ESKURATU ZUEN 16 URTEZ AZPIKO TALDEAK KLUB ARTEKO ESPAINIAKO KROS TXAPELKETAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2023ko aza. 22a, 12:14

Talde mistoa zazpigarren postuan sailkatu zen, 18 urtez azpiko neskak 17. izan ziren eta maila bereko mutilak 25.Espainiako klub arteko kros txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Sorian. Bidasoa Atletiko Taldeak lau talde eraman zituen eta denek ere lan ona egin zuten bertan. Brontzezko domina bat eta zazpigarren, 17. eta 25. postuak eskuratu zituzten Sorian egon ziren atletek. 16 urtez azpiko mutilek hirugarren postuan sailkatu ziren Espainiako klub arteko kros txapelketan. Taldea Alai Cabellok (10:15), Lukas Cabezónek (10:12), Unai Gonzálezek (11:06) (filial Atlético Renteria), Urko Ibarguenek (10:24), Julen Mendozak (10:09) eta Hugo Vázquezek (10:04) osatu zuten eta bakarka ere marka ezin hobeak egin zituzten. 60 taldeen artean, hirugarren izan ziren irundarrak eta emaitza historiko bat ere lortu zuten, kluba ez baitzen inoiz podium era igan. Talde mistoak berriz, zazpigarren postua eskuratu zuen. Hamar klub onenen artean kokatu zen eta emaitza oso ona lortu zuten beraz. Elena Martinek lehen postuan eman zion lekukoa Mikel Agirrebeñari. Honek bostgarren postuan pasatu zion Miriam Gregoriri eta Ander Angladak laugarren postuan jaso zuen lekukoa bere aldetik. Azken hau zazpigarren postuan helmugaratu zen. 18 urtez azpiko neskak hamazazpigarren postuan sailkatu ziren euren mailan. Izaskun Sanzek (16:25), Lorea Cabezónek (16:44), Irati Errok (17:17), Nahia Pikabeak (17:21) eta Maria Bauzák (17:26) osatu zuten taldea. Azkenik, maila bereko mutilek 25. postua eskuratu zuten. Mikel Aramendik (12:47), Iker Ibarguenek (12:55), Xabier Elortegik (14:33) eta Adur Ugartemendiak (15:21) osatu zuten taldea.

Osorik irakurri