REAL UNIONEK AZKEN MINUTUAN GALDU ZITUEN JARDUNALDIKO PUNTUAK

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2023ko aza. 27a, 14:10

SD Logroñesek luzapenean gola sartu eta hiru puntuak poltsikoratu zituen Real Unionek luzapenean galdu zuen Ligako hamalaugarren jardunaldia etxean. SD Logroñes izan zuen aitzinean eta, partidua hutsean berdinduta bukatu behar zela uste zutenean, 92. minutuan talde bisitariak gola sartu eta hiru puntuak bereganatu zituen. Fran Justoren taldeak denboraldiko lehen porrota jaso zuen etxean atzo eguerdian. Partidu korapilatsua izan zen eta dagoeneko lehen minutuetan nabaritu zen hori. Hasierako jokaldia batean Eimilek jauzi egin eta ahoan kolpe bat hartu ondotik, zelaitik kanpo atera zuten. Joko ona erakusten ari zen talde txuribeltza eta ezbeharraren ondotik, berriz ere erritmoa hartzea kosta zitzaien. Hala ere, martxan jarri ziren eta aukerak ere sortu zituzten, nahiz eta ezin izan zituzten horiek errematatu.Aldageletatik bueltan, neurketa oraindik ere korapilatsuagoa izan zen. Aurkariak ere abaguneak izan zituen, baina Irazusta atezainak ongi gelditu zituen. Partidua hutsera berdinduta bukatu behar zela uste zutenean aldiz, 92. minutuan Martinezek gola sartu eta Real Unionek ez zuen denborarik eduki emaitza berdintzeko. Puntu bat irabazi behar zutela zirudienean, hiruak galdu zituzten etxean eta beraz, porrot gogorra jaso zuten Galen. Heldu den larunbatean berriz, abenduaren 2an, Leonen ariko da talde txuribeltza CyD Leonesaren kontra, 20:00etan. (Argazkia: Aimar Lasa)

Osorik irakurri