Artalekuk hartuko du abenduaren 16an eta 17an lehen aldiz ospatuko den Espainiako KopaArtalekun ospatuko da Espainiako Eskubaloi Federazioak lehen aldiz antolatu duen Espainiako Kopa. Abenduaren 16an eta 17an izanen da eta bertan egonen dira lehian ASOBAL Ligako lau talde onenak.Orain artean Kopa Asobal izena zuen lehiaketa Espainiako Kopa izendatu dute aurten. Espainiako Eskubaloi Federazioak, kopa lehiaketa profesionala ez zen heinean, bere gain hartu du txapelketaren antolakuntza eta horrela, izena ere aldatu dio, Federazioko presidente Francisco V. Blazquezek azaldu zuen moduan: “Lehiaketa ez profesionala da, baina egutegi ofizialean dago. Horregatik, Espainiako Federazioak bere gain hartu du txapelketaren antolaketa”. Aurten Irunen ospatuko da Espainiako Kopa berri hau, Artalekun, Irungo Udalaren, Bidasoa Irun Klubaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Espainiako Eskubaloi Federazioaren lankidetzarekin. Abenduaren 16an eta 17an izanen da, Olinpiar Jokoetako hitzorduek aurreratzera behartu dutelako. Horrela, ASOBAL Ligako lau talde onenak izanen dira lehian. Bi finalerdi jokatuko dira lehen egunean, eta horietan garaile suertatzen diren bi taldeak berriz, final handia jokatuko dute igandean.
Osorik irakurri