BIOK TXINGUDIK DURANGO IZANEN DU AURKARI BIHAR

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2023ko abe. 1a, 14:49

Durangon izanen da hitzordua, abenduaren 2an, 13:30eanBiok Txingudik erronka berri bat izanen du asteburu honetan. Zehazki bihar, abenduaren 2an, irundarrek Durangora joanen dira, bertako Durango Rugby Taldearen kontra lehiatzeko. Partidua 13:30ean hasiko da. Hitzordu gogorra izanen da Asier Gonzalezen jokalarientzat, izan ere, aurkaria sailkapeneko bigarren postuan dago kokatuta eta lidergotzaren bila joanen da hurrengo jardunaldietan. Hala ere, Biok Txingudik pasa den asteburuan etxean La Unicaren kontra erakutsitako jokoa baliatuko du ahalik eta itxura ona emateko eta ahalik eta emaitza onena biltzeko. Mugakoak hamaikagarren postuan daude kokatuta, eta play off-a jokatzeko aukera ematen duen seigarren postutik bortz puntura daude. Biharko partidurako ia taldekide guztiak izanen dira prest, eta azken momentura arte zalantza izanen dira Maier Aia eta Ainara Guerrico jokalariak. Durangon bertze hitzordu bat izanen dute txinguditarrek18 urtez azpiko Txingudi/Bera Bera taldeak ere Durangon izanen du asteburu honetako hitzordua. Hauek ere Durango izanen dute aurkari, bihar eguerdiko 12:15etan. Bi taldeak sailkapeneko azken postuetan daude eta aurkari zuzenak dira, behe alde hortatik ateratzeko. 16 urtez azpikoak etxean ariko diraGabiria izena hartuko duen 16 urtez azpiko taldeak Plaiaundin jokatuko du asteburu honetan. Bihar, 10:00etatik aitzinera, Eibar RT liderraren kontra ariko da hiru puntura dagoen Txingudi/Baztan taldea. Lehen faseko azken neurketa izanen da hau eta bigarren fasera sartzeko play-offa zein taldeek jokatuko duten erabakiko da bihar ere. Tokata ere bueltan izanen da PlaiaundiTxingudiko tokata atalekoak ere bueltan izanen dira Plaiaundin biharko egunean. 12:00etatik aitzinera topaketa ospatuko dute etxekoak, Errioxa, Baiona eta Bordeleko taldeekin batera. Lagunartekoa txapelketa ospatuko dute lau taldeek. Selekzioko deialdiakEuskadiko 16 urtez azpiko selekzioak eta Gipuzkoako mutilen 13 eta 14 urtez azpiko eta neska gazteen taldeek Txingudiko ordezkariak izanen dituzte ospatuko dituzten entrenamenduak. 13 eta 14 urtez azpiko Gipuzkoako selekzioen entrenamenduak Soraluzen ospatuko dira bihar, eta bertan izanen dira Giovani Ciurar, Oihan Echeveste, Galder Eizagirre, Mick Little, Urtzi Arrieta, Justin Duarte, Jonathan Guerrero eta Mattin Petrikorena. Lurraldeko neska gazteak Errenterian egonen dira igandean, eta 18 urtez azpiko Txingudiko jokalari guztiak izanen dira bertan. Gainera, jardunaldi honen antolakuntzan parte hartu du Irungo klubak Oarsoaldean izanen den lehen ekitaldi honetan. Azkenik, 16 urtez azpikoak astelehenean elkartuko dira eta Aritz Arrieta izanen da bertan.(Argazkia: La Unica)

Osorik irakurri