2-0eko markagailuarekin galdu zuen talde txuribeltzak Cultural y Deportiva LeonesaReal Unionek ez zituen punturik batu asteburuan Cultural y Deportiva taldearen kontra. 2-0eko markagailua lortu zuen aurkariak eta horrela, Fran Justoren taldea esku hutsik bueltatu zen Leondik. Orain, 20 punturekin guztira, sailkapeneko hamaikagarren postuan dago kokatuta talde txuribeltza.Partidua hasi eta bereharala aitzindu zen markagailuan Cultural y Deportiva Leonesa. Hirugarren minutuan, Martinek sartu zuen gola eta honek min egin zion Real Unioni. Zelaian kokatu gabe jokatu zituen hurrengo 42 minutuan eta, aukera batzuk izan bazituen ere, ezin izan zituen errematatu eta markagailuan berdinketa lortu. Bigarren zatian, joko hobea lortu zuen Real Unionek eta bertze abagune garbi batzuk izan zituen markagailuan banako berdinketa jartzeko. Hala ere, ez zen baloirik sartu atean. Azkenean, 83. minutuan, 2-0ekoa ezarri zuten etxekoek. Samanesek penalti bidez ireki zuen tartea emaitzan eta horrela, hiru puntuak ere poltsikoratu zituen. Heldu den asteburuan, igandearekin (abenduaren 10ean), 12:00etan, Galen jokatuko du Real Unionek sailkapenean bere gibeletik kokatuta dagoen Osasuna Promesas talde nafarraren kontra.(Argazkia: Irene Rodriguez)
Osorik irakurri