BIOK TXINGUDIK EZIN IZAN ZION DURANGORI AURRE EGIN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2023ko abe. 5a, 11:50

Markagailuan aitzina hartzen lehenak izan ziren mugakoak, baina bizkaitarrek emaitza iraula eta garaipena eskuratu zutenBiok Txingudik aurkari zaila izan zuen asteburuan eta, saiatu bazen ere, ezin izan zion aurre egin Durango Rugby Taldeari. Markagailuan aitzina hartzen lehena izan zen, hala ere, Asier Gonzalezen taldea. Enara Arrutik, 21. minutuan, entsegua egin eta 0-5ekoa ezarri zuen. Hortik aitzinera, ordea, etxekoak erritmoa handitu eta erasoan gogor ibili ziren. 29. minutuan partidua berdindu zuten, eta sei minutu beranduago, emaitza irauli eta markagailua berdindu zuten. Edonola ere, Txingudikoek ez zituzten besoak jeitsi eta saiatzen segitu zuten. Bigarren zatiaren hasieran, oraindik ere gogorragoa egin zuten etxekoek neurketa. Lau entsegu eta bi eraldaketa egin zituzten lehenengo hamar minutuetan eta 34-5ekoa ipini zuten. Hala ere, bisitarien taldeko Maren Santa Cruzek entsegu bat egin zuen, 64. minutuan, eta 34-10ekoa lortu dute. Etxekoek intentsitatea igo eta mugakoen nekea aprobetxatuta, 48-10ekoa ezarri zuten behin-betiko. Azken minutuetan Biok Txingudik ahalegina egin zuen puntu gehiago bateko, baina ezin izan zuten markagailua mugitu. Txingudi/Bera Berak porrota Durangoren kontra18 urtez azpiko Txingudi/Bera Bera taldeak ezin izan zuen Durango garaitu. Aurkaria hasieratik harri zen aitzinetik markagailuan, eta bukaera bitarte lortu zuen partiduan nagusitasuna edukitzea. Aukera handirik gabeko partidua izan zen mugakoentzat eta azkenean, 45-0ekoarekin galdu zuten. Gabiria Txingudi/Baztanek garaipena lortzeko puntuan16 urtez azpiko taldeak denboraldiko lehen faseko partidu erabakigarria jokatu zuen Eibarren kontra Plaiaundin. Garaipena eskuratzeko puntuan egon ziren mugakoak, baina azkenik ihes egin zion markagailuan. Partidua hasita, lehen hamar minutuetan, bi entsegu eta eraldaketa bat lortu zuen Eibarrek, 0-12koa paratuz. Hiru minutu beranduago, Aimar Echevestek markagailua ireki eta 5-12koa ezarri zuen. Horrez gain, Oier Oliveirak berdinketa lortu zuen entsegu eta eraldaketa batekin. Atsedenaldia baino lehen ordea, Eibarrek emaitza bere alde jarri zuen berriz ere (12-22). Bigarren zatian berriz, etxekoak aurrea hartu eta 24-22koa ezarri zuen berriz ere. Thiago Quimeyren entsegua Oier Oliveira eraldatu zuen lehenik, eta Kemen Sagarzazu baztandarrak bertze entsegu bat eginez lortu zuten markagailua euren alde jartzea. Partidua garaipenarekin bukatu behar zela uste zutenean aldiz, Eibarrek bostgarren marka lortu eta 24-29koa ezarri zuten behin-betiko. Honen ondotik, Gabiria Txingudi/Baztanek hirugarren postuan bukatu du denboraldiko lehen fasea eta play-offa jokatzeko aurkariak zein izanen diren zain daude orain.

Osorik irakurri