JAKUB SKRZYNIARZ ATEZAINAK BERTZE URTE BATEZ JOKATUKO DU BIDASOAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2023ko abe. 5a, 13:44

Bidasoa Irunek eta jokalariak berak hirugarren denboraldi baterako sinatu dute akordio berriaBidasoa Irunek eta Jakub Skrzyniarz jokalariak akordio berri bat sinatu dute eta horren arabera, atezainak talde irundarrean segituko du bertze urte batez. 2024/25 denboraldia beraz, bere hirugarrena izanen da bidasotarrekin. Poloniako selekzioan aritzen den 27 urteko jokalaria 2022an ailegatu zen Bidasoara, MKS Gornik Zabrze taldetik. Pasa den urtarrilean Poloniako eta Suediako Munduko Txapelketan parte hartu zuen eta Main Roundera iritsi zen bere selekzioarekin. Lubinen hasi zen eskubaloian jokatzen eta handik, SMS Gdánsk-era joan zen 2014/2015ko denboraldian. Hurrengo lau urteetan berriz ere etxeko taldean jokatu zuen, MKS Zagłębie Lubin, eta ondotik MKS Górnik Zabrze taldera joan zen. Azken bi denboraldietan Bidasoan aritu da atezaina eta guztira, 56 partidu jokatu ditu: Plenitude ASOBAL Ligako 42, EHF European Leagueko 13 eta Errege Kopako 1. Skrzyniarz “oso pozik” azaldu da akordio berri honekin. Irunen oso pozik dagoela erran du eta beraz, “erabakia erraza” izan dela. Julen Aginagalde Bidasoako kirol zuzendaria ere pozik eta harro agertu da albiste honen aitzinean. Hurrengo erronkoei begira, geratzen diren partidak irabazi eta 27 puntu lortzea eta partida bakoitza ondo jokatu eta borrokatzea direla adierazi du atezain poloniarrak.

Osorik irakurri