Xabat Karrera atezain irundarraren taldeak finalean Moldavia garaitu zuen 16-7ko markagailuarekinWaterpoloko EU Nation 2023 txapelketa ospatu da asteburuan Txekiar Errepublikako Brno hirian. Bertan, Euskal Selekzioak parte hartu du eta ez bakarrik hori, baizik eta garaipen orokorra ere ekarri dute bueltan Euskal Herrira. D taldean hartu zuten parte euskaldunek eta partida guztiak irabazita, bigarren fasera pasatu zen. Hor ere neurketa guztietan garaile izan zen eta azkenik, finalean, Moldaviaren kontra 16-7 irabazi zuten, txapelketako garaipen orokorra eramanda. Finlandia izan zuten lehen aurkaria euskaldunek, larunbatean, eta hauei 6-23ko markagailuarekin irabazi zieten. Ingelesak izan ziren Euskal Selekzioarekin aurrez aurre egon ziren bigarren taldea eta hauei ere 13-10eko emaitzarekin garaitu zieten. Bi neurketak irabazita, bigarren fasera pasatu ziren euskaldunak eta hemen ere arrakastarekin aritu ziren. Estatu Batuen kontra 22-14ko markagailuarekin irabazi zuten euskaldunek, eta 9-13 Poloniarren kontra. Partidu guztiak irabazita beraz, finalerako txartela eskuratu zuen Euskal Selekzioak eta azken neurketa horretan Moldavia izan zuen aurkari. Hor ere garaipena eskuratu zuten euskaldunek 9-13ko emaitzarekin. Xabat Karrera taldeko atezaina irundarra da eta berak egin du txapelketaren balorazioa. Hagitz esperientzia positiboa izan dela aipatu du eta hagitz pozik bukatu dute txapelketa. Izugarrizko emaitzak lortuta, indartsu daudela erakutsi dute eta titulu hau irabaztea garrantzitsua izan da selekzioarentzat.
Osorik irakurri