JACOBO CUETARA: “AZKEN AHALEGINA EGIN BEHAR DUGU HAIN ZAILA DEN LORPEN HORI GAINDITZEKO”

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2023ko abe. 11a, 15:17

Bidasoa Irunek Cuenca jasoko du bihar (abenduaren 12an) Artalekun Plenitude ASOBAL Ligako lehen itzuliko azken jardunaldia jokatzekoBidasoak bertze erronka garrantzitsu bat izanen du bihar (abenduaren 12an), 20:00etan, etxean. Plenitude ASOBAL Ligako lehen itzuliko azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra, eta oraindik ere puntu gehiago batu nahi ditu talde irundarrak sailkapenean, marka historiko hori hausten segitzeko.Cuenca “Europako lehiaketako taldea” dela aipatu du Jacobo Cuetara entrenatzaileak prentsaren aitzinean, biharko partiduaren atarikoan. “Liga oso berdinduta dago eta denboraldiko zati honetan dena alda daiteke”, gaineratu du. Aurkariak, Europako txapelketa eta Panamerikanoak direla eta, baja aunitz izan dituen taldea da, baina hala ere kantxan ikusiko den gogortasuna ere aintzat hartu du prestatzaileak. Bidasoak “azken ahalegina egin behar” duela ere azpimarratu du Cuetarak, lehen itzuliaren bukaeran “hain zailak diren 27 puntu horiek lotzeko”. Edonola ere, “gehiago ezin dela eskatu” onartu du entrenatzaileak, eta “sentsazioak onak direla”. Hau aprobetxatuta, Cuetarak zaleei deia egin die bihar Artalekura joateko: “Azken jardunaldi honetan denok elkarrekin bultzatu behar dugu”. (Argazkia: Arrate Morales)

Osorik irakurri