Abenduaren 17ra arte egonen da Tarazonan (Zaragoza) 4 Nazioetako Nazioarteko Txapelketa jokatzenUnai Barreto jokalari bidasotarra Espainiako Promesen Selekzioarekin bilduta dago atzotik aste bukaera bitarte Tarazonan (Zaragoza). Abenduaren 11tik 17ra zehazki, Errumania, Frantzia eta Portugalen kontra 4 Nazioetako Nazioarteko Txapelketa jokatuko dute. Txapelketa abenduaren 14an, ortzegunean, hasiko da eta orduan, Espainiak eta Errumaniak elkarren kontra jokatuko dute lehen partidua (18:00). Bigarren neurketa Portugalen kontra edukiko dute ortziralean, abenduaren 16ean, 20:15ean. Eta azkenik, hirugarren partidua Frantziaren kontra izanen da, larunbatean (abenduaren 16an), 20:15ean ere. Hiru neurketak Tarazonako Udal Kiroldegian jokatuko dira.
Osorik irakurri