GIPUZKOAKO JAUZI LEHIAKETA ETA GABONETAKO SASKI TXAPELKETA ASTEBURUAN JAIZUBIAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2023ko abe. 14a, 09:11

Ehundik gora zaldizko espero dituzte asteburuan Jaizubia Hpika Klubean, Gipuzkoatik, Bizkaitik, Nafarroatik, Ipar Euskal Herritik eta ErrioxatikGipuzkoako Hipika Federazioak eta Jaizubia Hipika Klubak 2023ko Gipuzkoako Jauzi Lehiaketa eta Gabonetako Saski Txapelketa antozatu dituzte aurten ere astebururako Jaizubiako instalazioetan. Abenduaren 16an eta 17an ospatuko dira lehiaketak, 9:00etatik aitzinera, eta ehundik gora zaldizkoen partehartzea espero dituzte. Gipuzkoatik, Bizkaitik, Nafarroatik, Ipar Euskal Herritik eta Errioxatik etorritako ehundik gora zaldizko etorriko dira Jaizubia Hipika Klubera 2023ko Gipuzkoako Jauzi Lehiaketan eta Gabonetako Saski Txapelketan parte hartzera. Lehen mailako zaldizko eta amazonak egonen dira bertan, baita euskal kirolean nabarmentzen hasi diren promesak ere. Itziar Urtizberea Jaizubia zaldiketa Eskolako presidenteak azaldu duenez, proba oso lehiakor eta ikusgarriak izaten dira eta Gipuzkoako zaldizkorik onenak zuzenean, bertatik bertara, ikusteko aukera izango dugu”.Sariei dagokionez, Gipuzkoako Txapelketan lehiatzen direnen artean, maila bakoitzeko lehen hiru sailkatuek domina eta eskarapena jasoko dituzte. Gabonetako Lehiaketan berriz, garaiera bakoitzeko lehen hiruek gabonetako saskiak irabaziko dituzte. José Antonio Niñok, JZEko Kirol arloko arduradunak, asteburu osoan zehar izanen den giroa azpimarratu nahi izan du: “Gipuzkoako Txapeldunen lehia izateak dakarren seriotasun eta lehiakortasunari, Gabonaren atarian egiten den txapelketaren jai giroa gehituko zaio”. Larunbat eta igandean goizeko 9:00etan hasiko dira bi txapelketak. Altuera desberdineko jauziak gainditu beharko dituzte partehartzaileek, metro erditik hasita, 1,25 metrora bitartekoak hain zuzen. Larunbatean gainera, zaldizkoek mozorroekin parte hartu ahal izanen dute eta mozorrorik onenak ere gabonetako sasoia hasiko du, Tranko zaldi dendaren eskutik. Egun berean, baina arratsaldez, Junpin ttikia ere egonen da klubeko pista estalian, haurrek eta hastapeneko zaldizkoek gozatzeko asmoz. 16:00etatik aitzinera egonen da erabilgarri eta bukatzeko, txokolatada izanen dute denek. Azkenik, klubetik jakinarazi dutenez, partehartzaileek etorrera errazteko, ibilgailuentzako aparkalekuak egonen dira Txingudi Ikastolan, eraikuntzaren aitzineko zelaian, baita Urdanibia Jauregiaren inguruan ere.

Osorik irakurri