Irungo klubeko Diego Marañonek ere garaipena eskuratu zuen 0,65ko altueranGipuzkoako Jauzi Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Jaizubia Hipika Klubean. Giro ederrean joan zen eta goi mailako ehundik gora zaldiko eta amazona izan ziren lehian larunbat eta igandean. Lehia gogorraren ondotik, hauek izan ziren 2023ko Gipuzkoako txapeldunak: 0,50ko altueran Iraia Illarramendi, 0,65ko altueran Jaizubiako Hipika Klubeko Diego Marañon, 0,80ko altueran June Aranguren, metroko altueran Eva Navarrina, 1,15ko altueran Jaizubiako Aduna Lopetegi eta 1,25ko altueran etxeko klubeko Inaxio Sistiaga ere. Larraitz Uruñuela Jaizubia Hipika Klubeko komunikazio arduradunak balorazio hagitz positiboa egin du asteburuaz eta “hipikak Gipuzkoan etorkizuna duela” azpimarratu du.
Osorik irakurri