Urko Ibarguen ere txapeldunorde izan zen 16 urtez azpiko kategorianEuskadiko Kros Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Araban eta bertan, kategoria ttikietako Bidasoa Atletiko Taldeko hainbat korrikalarik hartu zuten parte, emaitza bikainak bilduz. Tartean, Mikel Aramendi eta Iker Ibarguen Euskadiko txapeldun eta txapeldunorde izan ziren, hurrenez hurren, 20 urtez azpiko kategorian. Horrez gain, Urko Ibarguen ere txapeldunorde izan zen 16 urtez azpiko mailan.Mikel Aramendik lortu zuen Bidasoa Atletiko Taldeko emaitzarik onena. Izan ere, Euskadiko txapeldun bilakatu zen 20 urtez azpiko kategorian. Bere gibeletik, taldeko Iker Ibarguen sailkatu zen, Aramenditik 7 segundura soilik helmugaratuta. Maila berean, Adur Ugartemendia bostgarren postuan sailkatu zen eta, 19. postuan, Julen Casado helmugaratu zen. Kategoria bereko emakumeen artean onena Lorea Cabezon izan zen, eskuratu zuen laugarren postuarekin. Nahia Pikabeak ere hamargarren postua lortu zuen. Horrez gain, 16 urtez azpiko mailan, Urko Ibarguen txapeldunorde izan zen. Bostgarren postuan berriz, Unai Gonzalez sailkatu zen, hamaikagarrenean Gorka Garcia, hamabostgarrenean Jon Casado, 22. Telmo Elortegi eta 23. Jon Perez. Emakumeen artean, Iratxe Cambon hamaisegarrena izan zen eta Enea Erkizia hamazazpigarren. 18 urtez azpikoen artean onena Julen Mendoza izan zen, seigarren postuan helmugarratu zen. Emakumeetan berriz, Irati Erro bederatzigarren izan zen. Horrez gain, gizonetan Hugo Vazquez hamaikagarren postuan helmugaratu zen, Lukas Cabezon hamabigarrenean, Xabier Elortegi 21. eta Alai Cabello 23. Emakumeen artean, Maria Bauza hamaikagarren izan zen. Azkenik, absolutu mailan Unax Goenaga 55. postuan sailkatu zen, Jon Unzueta 61. eta Abel Castañares 142. postuan helmugaratu zen.
Osorik irakurri