Biok Txingudik Neskak Loratzen taldea jasoko du eta Zaisa Txingudik berriz, La UnicaTxingudi Rugby Taldeko seniorrek urteko lehen partidua jokatuko dute asteburu honetan Plaiaundin. Larunbatean ariko dira bi taldeak, lehenik emakumeek jokatuko dute Neskak Loratzen taldearen kontra eta ondotik, gizonezkoen txanda izanen da La Unica taldearen kontra. Biok Txingudi larunbat honetan, urtarrilaren 20an, ariko da Plaiaundin, eguerdiko 12:00etan. Neskak Loratzen taldea jasoko du eta bertan, garaipena lortzea ezinbertzekoa izanen du. Izan ere, denboraldiko lehen fasea bukatzeko eta txapelketa lehiatzeko aukerak ditu taldeak oraindik eta horren bila joanen dira bihar. Sailkapeneko zortzigarren postuan dago mugako taldea, 21 punturekin, Arrasate/Eibar B zazpigarrenarekin berdinduta eta Elorrio/Urgozo seigarren sailkatutik 3 puntura. Fase hau bukatuta,, lehenengo sei sailkatuek Euskadiko txapelketa eta Ohorezko B mailara igotzea izango dute jokoan. Zaisa Txingudik La Unica jasoko du etxeanZaisa Txingudi bihar ariko da baita ere, etxean, arratsaldeko 16.00etan. Denboraldiko bigarren faseari hasiera emanen diote, lehena hiru garaipen eta berdinketa batekin bukatu ondotik. Lehen partidu honetan Iruñeako La Unica jasoko dute Plaiaundin. Joaneko neurketan 69-10eko emaitza lortu zuten iruindarrek, baina orain bost puntuko aldea dago bi taldeen artean (La Unica hirugarren postuan dago eta Zaisa Txingudi laugarrenean). Aurten, ligako txapeldunak Euskadiko lehenengo mailara igoera zuzena lortuko du eta bigarren sailkatuak igoera play offa jokatuko du, eta horren bila joanen dira bi talde hauek ere. Etxekoek gainera, ez dute porrotik jaso Plaiaundin denboraldi honetan eta ildo berean segitu nahi dute.Mugako jokalariak Gipuzkoako selekzioarekinAsteburu honetan ere Gipuzkoako selekzioa lanean ariko da, lurraldeko emakumeen 15 eta 18 urtez azpiko taldeekin, baita gizonezkoen 13 eta 14 urtez azpiko taldeekin ere. Emakumeei dagokionez, 15 urtez azpikoek Murtziako selekzioaren kontra jokatuko dute larunbatean, 13:30etik atizinera. Bertan, Helene Tristan, Paula da Purificaçao eta Greta Gutierrez izanen dira. 18 urtez azpikoak ere aurkari bera izanen dute, baina igandean ariko dira hauek, 10:00etan. Bertan, mugako bost jokalari egonen dira: Aitana Garrido, Gaia Morris, Lohitzun Aia, Luma Altube eta Maider Diaz.Azkenik, gizonezkoei dagokionez, Mutrikuko San Miguel zelaian ariko dira igande honetan ere, entrenamendu saio bat egiten. Deialdi honetan, zazpi jokalari bidasoar daude: Giovani Ciurar, Oihan Echeveste, Galder Eizaguirre, Urtzi Arrieta, Justin Duarte, Jonathan Guerrero eta Mattin Petrikorena.(Argazkia: Fermin Garaioa – Piperra)
Osorik irakurri