Orioren aitzinetik helmugaratu zen klub antolatzaileko zortzikoteaAulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu zen pasa den larunbatean Bidasoan. Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen jeitsiera hau eta bere zortzikotea izan zen, hain zuzen ere, irabazlea. Guztira 124 ontzi ureratu ziren Bidasoan Gipuzkoako Ligako hirugarren jeitsiera ospatzeko. Senior mailako zortzikotean Hondarribiako taldea izan zen irabazlea, 15:36,46 denborarekin, eta Orioren aitzinetik sailkatu zen (16:05,60). Klub antolatzaileko taldea izan zen beraz, garaipena eskuratu zuena. Mikel Orbañanosen agindupean aritu ziren Ibai Camarero, Ander Legazkue, Beñat Egiazu, Aimar Kanpandegi, Xabier Olaskoaga, Xabier Salaberria, Iker Uarte, Mattin Colas eta Iker De La Linde lemazaina. Emakume seniorren artean, zortzikote bakarrak parte hartu zuen, Irungo Santiagotarrak taldeakoak eta 18:42,08ko denbora egin zuen.
Osorik irakurri