Zarauztarra Sestao River taldera joanen da jokatzeraReal Unionek jakinarazi duenez, Julen Azkue jokalariak ez du talde txuribeltzean segituko. Zarauztarra 2022ko ekainean ailegatu zen Real Unionera eta geroztik, 32 partidu jokatu ditu guztira talde irundarrarekin. Horren aitzinetik, CD Lagun Onak, CD Vitoria, Arenas Club, CD Tudelano, SD Amorebieta, CF Villanovense eta Atletico Sanluqueño taldeetan aritu da. Orain, Sestao River taldea joanen da Azkue jokatzera. Real Unionek bere profesionaltasuna eskertu nahi izan du, ohar bitartez, eta etorkizunean ere zorte ona opa dio.
Osorik irakurri