Perezek Agirreri lagunduko dio atean eta Beitia erdian jokatzera etorri daReal Unionek bi jokalari berri izanen ditu denboraldiko bigarren itzuli honetan. Charly Perez eta Carlos Beitia Irunen daude dagoeneko, lehena Unai Agirreri atean laguntzeko, eta bigarrena, erdian aritzeko. Charly Perez eta Carlos Beitia Real Unionera etorri dira jokatzera denboraldi hau bukatu bitarte. Perez atezaina da, Valencia CFko harrobian hezia. Valencia Mestallan eta Castellon B taldeetan aritu da Irunera ailegatu baino lehen. Horrez gain, nazioarteko jokalaria izan da, 19 urtez azpiko selekzioarekin aritu baita. Beitia berriz, Villarreal CFko harrobian hezi zen, eta Villarreal B, CE Sabadell, Celta B taldeetatik pasatu da, Irunera ailegatu baino lehen.
Osorik irakurri