REAL UNIONGO BETERANOAK GARAILE BAIONAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko ots. 1a, 15:11

Aviron Bayonnais FC taldearen kontrako lagunartekoan 4-2 irabazi zuten txuribeltzekReal Uniongo Beteranoak Baionan egon ziren pasa den igandean, urtarrilaren 28an, Aviron Bayonnais FC taldearen kontrako lagunartekoa jokatzen. Txuribeltzek garaipena eskuratu zuten, 4-2ko markagailuarekin, eta sentsazio onak bildu zituzten martxoaren 8an izanen duten Trophée Agnes Lassalle txapelketarako. Txuribeltzen beteranoen taldean, Iñaki García, Majada, Avelino, Denis González, Ander Tubillla, Ander Sánchez, Josu Hernández, Kiko, Gorka Felipe, Ketxus Aguirre, Treku, Aitor Gómez, Sagués, Alfonso Gurruchaga, Álex García eta Dani Carrión aritu ziren, Garmendiaren aginduetara. 4-2 irabazita, taldean sentsazio onak izan zituen 2024ko urteko lehen hitzorduan. Honen ondotik, taldea Biarritzera joanen da heldu den martxoaren 8an, Freance de Professeurs taldearen kontra aritzera. Emakumearen Egunaren egitarauaren harira, lehen edizioa ospatuko duen Trophée Agnes Lassalle txapelketa ospatuko dute bertan, joan den ikasturtean Donibane Lohizuneko ikastetxe batean eraildako irakaslearen omenez antolatu dena.

Osorik irakurri