Igorren ariko dira bi taldeak elkarren kontra bihar 16:00etatik aitzineraZaisa Txingudi, atsedenaldi ttiki baten ondotik, martxan izanen da berriz ere asteburu honetan. Oraingoan, Igorrera joanen dira mugako jokalariak, bertako Arratiko Zekorrak taldearen kontra lehiatzera. Partidua 16:00etan hasiko da. Iñigo Camareroren mutilek, lehen itzulian, garaipena lortu zuten aurkari beraren kontra. Urriaren 7an aritu ziren elkarren kontra Plaiaundin eta 21-0eko markagailuarekin bukatu zen neurketa bidasotarren alde. Orain emaitza bera errepikatu nahiko dute Txingudikoek puntuak etxera bueltan ekartzeko. Biok Txingudik taldeak atsedenaldia izanen badu ere, 14 urtez azpiko taldea lehian izanen da Plaiaundin asteburu honetan. RC Rioja izanen du aurkari, bihar ere eguerdiko 12:00etan.
Osorik irakurri