Hutsera berdindu zuten bi taldeek, azken aldian Real Unionek egin duen partidu oneneanReal Unionek hutsera berdindu zuen Lugoren kontra, Stadium Galen, pasa den larunbat arratsaldean. Golik ez zen egon, baina talde txuribeltzak bere onena eman zuen 90 minutuetan eta azken aldian erakutsi zuten jokorik onena ere zelairatu zuen. Aurkariak ez zuen ia abagunerik sortu eta beraz, jardunaldiko puntuak banatu zituzten bi taldeek artean. Lehen minutuetan Lugok arriskua sortzeko aukera izan zuen, Real Unionek area barruan jokatuta. Hala ere, ordu erditik aitzinera, etxekoek bere nagusitasuna erakutsi eta beren lekua hartu zuten Galen. 39. minutuan, lehen abagunea sortu zuen Cordobak, baina gora joan zen area kanpotik egindako jaurtiketak. Bigarren zatian, irundarrak saiatu ziren markagailua euren alde jartzen eta Oyarzun izan zen protagonista. 66. minutuan gola sartzeko zorian izan zen, baina Lucas Lugoko atezainak geldiketa ona egin eta baloia kornerrera bidali zuen. 73. Minutuan ere, Escobarrek ezkerrarekin jaurtiketa gurutzatua egin eta berriz ere atera bidali zuen, baina prest egon zen aurkariaren atezaina aukera hori gelditzeko. Horrela, Real Unionek garaipena merezi bazuen ere, hutsean gelditu ziren bi taldeen markagailuak eta puntu bat atera zuten jardunalditik. Honen ondotik, heldu den larunbatean (otsailaren 10ean) Gimnastic de Tarragona bisitatuko du Real Unionek, arratsaldeko 16:00etan. (Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)
Osorik irakurri