REAL UNION ROCAK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ARGIXAON

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko ots. 6a, 10:18

Urolari 0-2ko margailuarekin irabazi zion Carlos Garciaren taldeakUrola KE: Urretabizkaia; Alonso (Peralto, 68. min.), Telleria, Urcelay, Elizburu (García de Albeni, 57. min.); Zabala (Pastrian, 57. min.), Gabilondo, Murillo (Fernández, 73. min.), Lázaro, Isasa (García, 57. min.); Gutiérrez.Real Unión Roca: Oihan Fernández; Arteaga, Cabo (Pinillos, 88. min.), Gordo, Dolado (Sainte-Rose, 88. min.); Tellechea (Poirier, 73. min.), Sánchez, Ander Fernández (Herrero, 78. min.), Letamendia, Martínez-Barranco; Palenzuela (Ortiz, 84. min.).Emaitza (0-2): 0-1, Letamendia, penaltiz (44. min.); 0-2, Palenzuela (83. min.).Epailea: David Merino Gómez. Txartel horia atera die Telleriari (7. min.), Alonsori (43. min.), Elizbururi (50. min.), Urcelayri (89. min.) eta García de Albeniri (89. min.) Urola KEn eta Tellecheari (55. min.) Real Unión Roca. Urola KE taldeko delegatu Agirreri ere (71. min.) txartel horia atera dio.Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 20. jardunaldia. Argixao. 300 ikusle inguru.Real Union Rocak Urola garaitu zuen pasa den asteburuan Argixao zelaian. 0-2ko markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak, Letamendiak eta Palenzuelak sartutako golei esker. Lehen zatiaren azken minutuan ailegatu zen Real Union Rocaren lehen gola. Letamendiak penaltiz sartu zuen eta atsedenaldira 0-1ekoarekin joan ziren bi taldeak. Garaipena euren alde eduki bazuten ere, 83. minutuan, bigarren gola sartzeko gai izan ziren txuribeltzak. Orduan, Palenzuelak eskuratu zuen tantoa eta horrela, hiru puntuak ere Irunera ekarri zituzten bueltan. Sailkapeneko zortzigarren postuan kokatu dira orain irundarrak, 30 punturekin, eta heldu den astean Aretxabaleta liderra jasoko dute etxean, azken jardunaldian Beti Gazte garaitu zuena 1-0eko markagailuarekin.

Osorik irakurri