16 eta 18 urtez azpiko taldeek hartu zuten parte Gipuzkoako Txapelketan eta guztira, hamasei domina lortu zituztenGipuzkoako 16 eta 18 urtez azpiko txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Donostiako Anoetako belodromoan. Klubeko gazteek maila eman eta guzitra, hamasei domina ekarri zituzten bueltan etxean, sei 16 urtez azpikoek eta bertze hamar 18 urtez azpikoek. 16 urtez azpiko taldeko atleten artean onenak Paula Crespo eta Iker Anaut izan ziren. Crespon estreinaldia izan zen federatu moduan eta garaipena eskuratu zuen 1000 metroko lasterketan (3:16,96). Iker Anautek ere urrezko domina lortu zuen pisu jaurtiketan, 10,27 metrorekin. Bertze bi zillarezko domina ere izan ziren kategoria honetan. Eñaut Arburuak bigarren postua eskuratu zuen 300 metroko lasterketan (39,28), baita Hai Duongek ere (43,45). Biek ere marka pertsonalak eskuratu zituzten. Azkenik, hirugarren postuan sailkatu zen Elene Salcedo, 300 metroko lasterketan (43,50 segundu) eta 60 metroko hesi lasterketan (9,54 segundu). 18 urtez azpikoen artean, Alai Cabellok, Naia Llorentek, Elaia Tapiak, Jon Gajatek eta Izaskun Sanzek eskuratu zituzten urrezko dominak. Cabellok 800 metroko lasterketan 2:01,73 minutu egin zituen, Llorentek altuera jauzian irabazi zuen (1,65m), Tapiak luzera jauzian (5,21m), Gajate 60 metroko hesi lasterketan (8,70 segundu) eta Sanzek 1500 metroko lasterketan (4:50,66 minutu). Bigarren postuan berriz, Urko Ibarguen sailkatu zen, 1000 metroko lasterketan (2:50,10), baita Irati Erro ere 800 metroko lasterketan (2:23,46). Azkenik, hirugarren postuan, Hugo Vazquez (800m, 2:05,53), Unai Gonzalez (1000m, 2:50,10) eta Rafael Caseau (luzera jauzian, 5,77m) sailkatu ziren.
Osorik irakurri