IÑIGO IDIAKEZ: “BIHARKO PARTIDUA ERRONKA BAT DA BAINA PREST GAUDE”

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko ots. 9a, 14:52

Real Unionek Gimnastic de Tarragona bisitatuko du bihar 16:00etanReal Unionek bihar, otsailaren 10ean, jokatuko du asteburuko jardunaldia. Oraingo honetan, kanpora joanen da, zehazki Gimnastic de Tarragona bisitatuko 16:00etan. Sailkapeneko bigarren postuan kokaturik dago aurkaria eta beraz, neurketa zaila aurreikus daiteke. Edonola ere, Iñigo Idiakez entrenatzaileak argi utzi du bere taldea prest dagoela. “Astea ongi joan da. Ongi lan egin dugu eta akatsak zuzendu ditugu”, aipatu du Iñigo Idiakez entrenatzaileak Gimastic de Tarragonaren kontrako partiduaren atarikoan. “Denok gogoz gaude partidua ailegatzeko, eta nahi dugun moduan jokatzeko”, gaineratu du. Azken hilabete eta erdian ongi lan egiten ari direla ere adierazi du prestatzaileak eta horregatik beragatik, “beldurrik gabe” dihoaztela Tarragonara, “galtzeko deus ere” ez dutela. Gimnastic de Tarragona ordea, aurkari zaila izanen da. Sailkapeneko bigarren postuan dago kokaturik eta bolada onean dago. “Azken bospasei partiduetan multzoko talderik onena izan da”, argitu du Idiakezek. Ofentsiboki “potentzial handia” duen taldea dela ere jakinarazi du eta horrela, Real Unionek “aurrera pausu bat eman behar duela” biharko neurketan. Peru Ruiz gabe, baina bertze guziekin joanen da talde txuribeltzak Tarragonara. Entrenatzailea kontent dago bidaiatuko duten jokalari guztiekin eta orain, hamaikakoa eta aulkia ongi antolatu behar ditu, partiduan zehar beharrezko aldaketak egin ahal izateko.

Osorik irakurri