Igande arratsaldean ospatu zen Bidasoaren eta Logroñoren arteko neurketa eta etxekoek sailkapeneko bigarren postua segurtatzeko aukera izan zuten bertanBidasoa Irunek urrezko bi puntu atera zituen igande arratsaldean Logroñoren kontrako partiduan. Artalekuko ikusleen aitzinean maila eman eta hamaika golengatik garaipena eskuratu zuen Irungo taldeak (36-25). Sailkapeneko bigarren postuan egonkortzeko aurrera pausu bat eman zuen Jacobo Cuetararen taldeak. Partiduaren bi zatietan erakutsi zuen nagusitasuna Bidasoan, beharbada bigarrenean oraindik ere gehiago. Lehen minututik markagailua euren alde jarri zuten irundarrek eta bost tantoko abantaila eskuratu zuten atsedenaldira bidean, 16-11ko emaitzarekin. Bigarren zatian, tarte hori handitu egin ahal izan zuten, baita bikoiztu ere. Hamaika goleko aldea lortu zuen Bidasoak eta errenta hori bukaera bitarte mantentzea lortu zuten. Azkenean, 35-26ko emaitzarekin bukatu zen neurketa eta Bidasoak urrezko bi puntu eskuratu zituen etxean, sailkapeneko bigarren postu horretan egonkortzeko helburua lortuz. Heldu den ortziralean, martxoaren lehenean, Bidasoak Angel Ximenez Puente Genil taldea bisitatuko du (20:00), eta martxoaren 9an izanen da Artalekun bueltan, geldialdia baino lehen, Benidormen kontra lehiatzeko (19:00). (Argazkia: Arrate Morales)
Osorik irakurri