Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuanLesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz binakako pilota txapelketa. Azken hilabeteetan kanporaketak jokatu ondotik, larunbat honetan, martxoaren 2an, kategoria guztietako finalak jokatuko dituzte Lesakako udal frontoian. 9:00etan hasiko dira partidak eta jaialdian zehar hainbat produktu zozketatuko dituztela ere jakinarazi dute. Horrez gain, ostatua ere irekia egonen da.Senior mailako finalean, Amiano irundarra (Tolosa Aurrera) izanen da lehian, Landarekin (Oiarpe) batera bikote eginez. Aitzinean, Etxeberria (Oiarpe) eta Lizeaga (Mundarro) izanen dituzte. Hauez gain, bertze sei kategorietako lehiak izanen dira Lesakan: Mutiko benjaminakOrkin eta Alsua (Buruzgain) – Agerralde eta Jaurena (Txaruta)Neska alebinakMuñoa eta Hita (Arkupe) – Almandoz eta Iratzoki (Arkupe)Mutiko alebinakBazterrika (Arkupe) eta Igoa (Bortziriak) - Otxandorena eta Agesta (Txaruta)Mutiko infantilakGonzalo (Najerino) eta Mantzizidor (Lapke) – Landa eta Alberdi (Lapke)Mutiko kadeteakParaguayo VII.a (Najerino) eta Telletxea (Larraun) - Nazabal (Larraun) eta Sainz (San Miguel)Mutiko jubenilakIzagirre (Lapke) eta Okiñena (Buruzgain) – Egurrola eta Calvo (Markina)
Osorik irakurri