Hauez gain, 16 urtez azpiko hiru atleta aritu dira txapelketa berean lehian estreinakozDonostian ospatu zen Espainiako Pista Estaliko Master Txapelketako. Bidasoa Atletiko Taldeko hainbat atletek hartu zuten parte bertan, eta emaitza ezin hobeak lortu zituzten. Hain zuzen ere, urrezko lau domina ekarri zituzten bueltan etxeran. 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa ere ospatu zen asteburuan, Valentzian oraingo honetan, eta bertan izan ziren lehen aldiz klubeko Elene Salcedo, Hai Duong Alzaga eta Unai Gonzalez. Master kategoriako txapelketari dagokionez, Arantxa Ausan, Joseba Larzabal, Daniel Gonzalez eta Juana Usabarrena izan ziren garaipenak lortu zituzten BATeko atletak. Ausanek bi probetan hartu zuen parte eta F50 mailako 60 metroko hesi lasterketan lortu zuen urrezko domina (9,82 segundu). Horrez gain, seigarren izan zen 200 metroko lasterketan (26,60 segundu). Usabarrena ere lehen postuan sailkatu zen F75 mailako pisu jaurtiketan 6,38 metro lortu ondotik. Larzabalek M35 mailako 3000 metroko lasterketan lortu zuen urrezko domina, 8:38,12ko denborarekin, eta azkenik, Gonzalezek garaipena eskuratu zuen M70 mailako 800 metroko lasterketan (2:49,52 minutu). Hauez gain, Abel Castañares laugarren postuan sailkatu zen M65 mailako 3000 metroko lasterketan (11:31,45), eta Victor Madejonek ere M50 mailako bi probetan parte hartu zuen: hamabigarren postua 1500 metroko lasterketan (4:30,98) eta hamargarren postua 3000 metroko lasterketan (9:36,05). 16 urtez azpiko Espainiako TxapelketaAsteburuan ere 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa ospatu zen Valentzian, eta bertan izan ziren, estreinakoz, BATeko hiru atleta: Elene Salcedo, Hai Duong Alzaga eta Unai Gonzalez. Salcedo finalerdietara sailkatu zen 60 metroko hesi lasterketan, bostgarren postuan helmugaratu ondotik. Biharamunean, finalerako txartela eskura izan zuen, 9,31 segunduko denbora egin ondotik, baina seigarren postua eskuratu zuen bere finalerdian, eta hamargarrena sailkapen orokorrean. Alzaga ere finalerdietara sailkatu zen 300 metroko lasterketan eta bertan, 43,16 segunduko denbora egin zuen, finalera pasatzeko aski ez bazen ere, txapelketa ona borobilduz. Azkenik, Gonzalezek 1000 metroko lasterketan parte hartu zuen eta finalerdietan 12. postua eskuratu zuen (2:50,49), hogeigarrena sailkapen orokorrean.
Osorik irakurri