EMAKUMEOK ZAST! PROGRAMA BIARRITZEKO M8AREN EGITARAUAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko mar. 6a, 11:20

Real Uniongo Beteranoek ere partidu bat jokatuko dute Agnès Lassalle irakaslearen omenezEmakumeen Nazioarteko Eguna izanen da heldu den ortziralean, martxoaren 8an. Horren bueltan, hainbat lekuetan, ekitaldi desberdinak antolatu dituzte, tartean, Biarritzen ere. Hain zuzen ere, bertako Parc Saint Martinen bi ekitaldi eginen dira honen harira: “Emakumeen adorea” izenburupean mugaz gaindiko lau proiektuen aurkezpena eta Agnès Lassale I Saria. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Biarritzen M8aren bueltan ospatuko diren bi ekitaldietako lehena. “Emakumeen adorea” izenburupean, mugaz gaindiko lau proiektu aurkeztuko dituzte Parc Saint Martinen. Lau proiektua horien elkargunea emakumeak eta kirola sustatzea helburu dutela da, eta hain zuzen ere, hauek izanen dira bertan ezagutzera emanen dituztenak: UVIE (Baionako Ospitaleko Biktimologia Unitatea), Afrika Elkarrekin Bai (kenyar gazteen emantzipazioaren alde lan egiten duen elkartea. Real Unionek bertan parte hartzen du neska gazte baten ikasketak finantzatuz), Emakumeok Zast! Programa (Pareak eta Kera elkarteek sortutako kirol proiektua) eta Malerreka Common Zerbitzuak (bazterketa sozial eta profesionala jasateko arriskuan dauden pertsonentzat lan egiten du, kirola gizarteratzearen bektore gehigarri bihurtuz). Horrez gain, 20:00etatik aitzinera, Agnès Lassalle I Saria ere ospatuko da, 2023ko otsailaren 22an Donibane Lohizunen bere klasean hil zuten irakasleari eskeiniko zaion txapelketa hain zuzen. Bertan, Equipe de France de Football des Professeurs eta Real Uniongo Beteranoen arteko partidua jokatuko da, eta talde mistoek jokatuko dute. Neurketa bukatzerakoan, saria banatuko da eta talde irabazlearen esku geldituko da trofeoa heldu den urtera arte. Sarrera urririk izanen da, eta jakinarazi dutenez, ostatua izanen da jan eta edatekoarekin.

Osorik irakurri