BIDASOAK BERDINKETA LORTU ZUEN BENIDORMEN KONTRA

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko mar. 10a, 21:30

Gibeletik egon zen talde irundarra partiduaren zati handi batean, baina partidua berdintzeko gai izan zen azken minutuetanBidasoa Irunek puntu bat atera zuen atzo arratsaldean Artalekun, Benidorm taldearen kontra. 26ra berdindu zuten Jacobo Cuetararen mutilek, neurketaren zati handi batean markagailuan gibeletik ibili ondotik. Bi puntuak eskuratzeko aukera ere eduki zuen talde horiak, baina azkenean ezin izan zuen eta berdinketa positibotzat jo zuten irundarrek. Lehen zatian, Puente Genil taldearen kontrakoa errepikatu zuen Bidasoak etxean ere. Ez zuen bere maila eman eta lehen partzialean 3-2koa eskuratu ondotik, Benidormek eraman zuen neurketaren buruzagitza. Atsedenaldira bidean, gainera, zazpi goleko errenta lortu zuen aurkariak eta 13-20koarekin joan ziren bi taldeak aldageletara. Bigarren zatian berriz, neurketa iraultzea zaila bazen ere, bertze Bidasoa bat ikusi zen etxeko kantxan. Taldeak indarrak berritu zituen eta zazpi goleko tartea bira murriztu zuten, 5-0eko partzial baten ondotik. Hori gutti balitz, neurketa berdintzeko aukera aprobetxatu zuten, baita aitzinetik jartzekoa ere. Partidua bukatzeko bost minutu falta zirenean, bi puntuak eskuratu zituen Bidasoak (23-22). Edonola ere, Benidormek erantzun egin zuen eta berriz ere, bere alde jarri zuten emaitza. Azken minutuetan ordea, Iñaki Caverok partidua berdindu eta 26ko berdinketa utzi zuen markagailuan behin-betiko. Puntuak banatuta, Plenitude ASOBAL Ligak atsedenaldia izanen du asteburu batez. Martxoaren 23an bueltatuko da txapelketa, eta egun horretan, Bidasoak Viveros Herol BM Nava bisitatuko du. (Argazkia: Arrate Morales)

Osorik irakurri