BIDASOA IRUNEKO LAU JOKALARI EUREN SELEKZIOEKIN EGONEN DIRA DATOZEN EGUNOTAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko mar. 13a, 11:47

Harbaoui, Jevtic, Skrzyniarz eta Sladkowski Tunisiako, Serbiako eta Poloniako selekzioekin egonen diraPlenitude ASOBAL Ligak atsedenaldia izanen du heldu den asteburuan, nazioarteko deialdiak direla eta. Bidasoa Irungo lau jokalarik ere euren selekzioekin jokatuko dituzte zenbait lagunarteko egun hauetan. Mehdi Harbaoui Tunisiako selekzioarekin izanen da, Marko Jevtic Serbiakoarekin, Jakub Skrzyniarz Poloniakorekin eta Jakub Sladkowski herrialde bereko junior kategoriako taldearekin. Horietako batzuek elkarren kontra ere jokatuko dute, hori izanen da Skrzyniarz eta Jevticen kasua hain zuzen ere. Poloniako eta Serbiako selekzioak aurrez aurre egonen dira eta bi lagunarteko jokatuko dituzte Gdansken, martxoaren 15ean eta 17an. Harbouik berriz, Pariseko Joko Olinpikoetako Sailkapen Txapelketa jokatuko du Tunisiarekin martxoaren 14tik 17ra. Portugal, Norvegia eta Hundaria izanen ditu aurkari eta kanporaketa honetako bi talde onenak Joko Olinpikoetan egoteko aukera irabaziko dute. Azkenik, Sladkowski Poloniako junior selekzioarekin izanen da eta ni neurketa jokatuko ditu Austriaren kontra, martxoaren 15ean eta 16an.

Osorik irakurri