Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen duteArkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa antolatu du bertze urte batez. Aurtengoa Benito Tainta I. Memoriala izanen da eta dagoeneko, izena emateko epea ireki dute. Kanporaketak apirilaren 21ean hasiko dira eta finala berriz, Lesakako San Ferminetan jokatuko dira, uztailaren 9an. Lesakako Arkupe pilota elkarteak jakinarazi duenez, aurtengo San Ferminetako 4 t´erdiko txapelketarako izen ematea ireki du. Lau kategoria desberdineko pilotariak hartuko dute parte eta gehienez ere, 32 pilotari onartu dira txapelketan. Hauek izanen dira kategoriak: neskak (2009tik aitzinera jaiotakoak), gaztetxoak (2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak), gazteak (2006 eta 2007 urteetan jaiotakoak) eta nagusiak (2005 baino lehenago jaiotakoak). Txapelketa kanporaketa erara jokatuko da, 32 pilotarien artean. Gaztetxoek, gazteek eta neskek igande goizetan jokatuko dituzte partidak, Lesaka, Sunbilla eta Doneztebeko pilotalekuetan. Nagusiek berriz, ortzegun arratsaldetan izanen dute hitzordua, Lesakako frontoian. Kanporaketak apirilaren 21ean hasiko dira eta finala berriz, uztailaren 9an jokatuko da, Lesakako San Ferminen barrenean. Sariei dagokionez, kategoria guztietako irabazleek txapela, garaikurra eta dirua izanen dute, eta elkartetik adierazi dutenez, antolakuntza ez da kargu eginen norbaiek mina hartuz gero. Hasieran aipatu bezala, txapelketan parte hartzeko izen ematea ireki dago eta martxoaren 31a bitarte egonen da horretarako aukera. Izena emateko berriz, email bat bidali beharko da ondoko helbide elektronikoetako batera: joseluistainta@gmail.com edo salaae@gmail.com. Mezuan harremanetarako telefono zenbaki bat jarriko beharko da, baita helbide elektroniko bat ere.
Osorik irakurri