18 urteko jokalariak bigarren eta lehen taldearekin eginen du lanBidasoa Irunek David Faílde Fuentes atezain gaztearen fitxaketaren berri eman du. 18 urteko jokalariak eta klub horiak aurre-akordio batera ailegatu dira eta horren baitan, nazioarteko atezaina Bidasoan ariko da heldu diren bi denboralditan, bertze bi luzatzeko aukerarekin. Faildek bigarren eta lehen taldearekin jokatuko du. 196 zentrimetro neurtzen ditu Lalingo atezain gazteak. David Faílde Upi Informatica Balonman Lalin jubenil mailako taldean ari da gaur egun. Pasa den udan European Open 2023 txapelketa irabazi zuen Gotenborgen (Suedia) Espainiako promesas selekzioarekin. Guztira, gazte mailan hiru partida jokatu ditu Espainiako selekzioarekin eta bertze 21 promesen mailan. Julen Aginagalde CD Bidasoako kirol zuzendariak azpimarratu duenez, David Faílderen fitxaketa oso garrantzitsua da klubarentzat, alderdi askotan. Jende gaztea sartzea garrantzitsua da proiektu honetarako. Atezainari plus bat eman behar zitzaiola uste genuen, eta Faílderekin lortu dugu, atezain gaztea eta etorkizun handikoa baita. Aginagaldek adierazi duenez, etorkizun handiko atezaina da; atezain garrantzitsua izan daiteke etorkizunean. Datorren denboraldian Jorge Martínez atezainen entrenatzailea izango denez, David Faíldek prestakuntza fisikorako eta entrenamendu espezifikorako tresnak izango ditu garatzen jarraitzeko. Pistako jokalariekin teknifikazioak egiten diren bezala, emaitzak eman dituztenak eta lehen taldean gailentzen ari direnak, atean ere behar genuen. Harrobiko eta lurraldeko atezainak ere arituko dira: Atezain interesgarriak daude eta Jorge Martínezekin lan egiteko aukera izango dute.
Osorik irakurri