ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko mar. 21a, 13:34

Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioaTxingudi Rugby Klubak bigarrenez antolatu du eskolen arteko nazioarteko errugbi txapelketa. “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” izena jarri diote txapelketari, Biok Experimental Shopping markak babesten duelako txapelketa. Txapelketa apirilaren 6an eginen da Plaiaundin eta bertan, Asturias, Kantabria, Nafarroa, Iparralde, Errioxa eta Gipuzkoako taldeek hartuko dute parte. Goizean zehar 10 eta 12 urtez azpiko taldeak ariko dira elkarren kontra jokatzen eta hirugarren denbora egin ondotik, besta Irun erdigunera eramanen dute. Bertan, Kale Nagusiko Rugby tabernakel inguruan, Oiasso txarangak musikaz alaituko du arratsaldean eta kalejira bat eginen du. Klubetik azpimarratu nahi izan duten arabera, “pasa den urteko esperientzia oso positiboa izan zen eta aurten, zalantzarik gabe, errepikatu nahi genuen”.Gazte mailako asteburuko neurketakTxingudi Rugby Klubeko seniorrek ez dute jardunaldirik izanen asteburu honetan, baina gazteak lehian izanen dira. 18 urtez azpiko Txingudi/Bera Bera taldeak Iruña jasoko du Plaiaundin larunbatean, martxoaren 23an, 11:00etan. Ondotik, 16 urtez azpiko Gabiria Txingudi/Baztanek hartuko du lekukoa, Bera Beraren kontra jokatuko duen lagunartekoarekin. Azkenik, 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak borobilduko du asteburua Plaiaundin. Hauek igandean ariko dira, Iruñaren kontra, 11:30ean. Euskal Selekzioaren hitzorduakEuskadiko emakumeek 16 urtez azpiko selekzioak hitzordua izanen du igande honetan, Valladolideko Arroyo de la Encomienda herrian. Autonomien arteko txapelketa jokatuko da bertan, eta 5. eta 6. posturako lehiarako neurketa jokatuko da. Bertan, Helene Tristan Txingudiko jokalaria izanen da. Horrez gain, 19 urtez azpiko selekziorako ere bertze bi jokalari izan dira deituak, Zumendi Caro eta Maren Santa Cruz.

Osorik irakurri