Abel Castañaresek zilarrezko domina eskuratu zuen M65 kategoriako 8 kilometroko kroseanEuropako Master Txapelketa ospatu zen pasa den astean, martxoaren 17tik 23ra, Poloniako Torun hirian. Bertan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko hiru kirolari eta horietatik Arantxa Ausan izan ziren urrezko domina lortu zuten, W50 kategoriako 60 metroko hesi lasterketan. Bertzalde, Abel Castañaresek ere zilarrezko domina eskuratu zuen M65 kategoriako 8 kilometroko krosean. Arantxa Ausan Europako txapeldun bilakatu zen W50 kategoriako 60 metroko hesi lasterketan. Kanporaketetan bigarren izan zen, 9,86 segunduko denborarekin, eta finalean berriz, urrezko domina eskuratzeko gai izan zen, 9,95 segundutan proba eginez. Podiumean Susana Rodríguez (ESP) eta Katarzyna Krysztosiak (POL) izan zituen lagun. Bertzalde, Abel Castañaresek zilarrezko domina eskuratu zuen 8 kilometroko krosean 34:10ko denborarekin. Horrez gain, 800 metroko lasterketan ere parte hartu zuen Castañaresek eta 2:41,98ko denborarekin bederatzigarren postuan sailkatu zen. Azkenik, Imanol Gilek hamargarren postua eskuratu zuen M35 kategoriako 60 metroko lasterketan. Finalerdietara pasatzea lortu zuen Gilek 7,27 segunduko denborarekin. Lehen finalerdia jokatzen ari zenean isquiotibialean arazo bat eduki zuen eta 7,33ko denbora egin zuen. Hau dela eta, hamargarren postua eskuratu zuen eta finalerako txartela lortzeko hurbil gelditu bazen ere, ezin izan zuen bertan egon.
Osorik irakurri