BIDASOAK ERREGE KOPAKO HIRUGARREN KANPORAKETA JOKATUKO DU BIHAR

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko api. 8a, 13:52

Fundación Agustinos Alicante izanen du aitzinean, azken faserako txartela eskuratzeko helburuanBidasoa Irunek, Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia gibelean utzita, Errege Kopako erronkari aurre egin beharko dio bihar, apirilaren 9an (19:00). Hirugarren kanporaketa jokatuko du, Fundación Agustinos Alicante Zilarrezko Ohorezko mailako taldea. Helburua irabaztea izanen da, txapelketako azken faserako sailkapena baitago jokoan. Jacobo Cuetara entrenatzaileak pasa den urteko oroitzapena dutela adierazi du neurketa honen atarikoan: “Pasa den denboraldiko oroitzapena dugu, Zilarrezko Ohorezko mailako Trop Malagaren kontra kanporatuak izan ginenekoa. Hori berriro gertatzea ekidin behar dugu”. Lehengo urteko partidu hortan egindako akatsetatik ikasi du taldeak eta orain, maila bereko bertze talde baten kontra garaipena eskuratzea izanen da helburu nagusia. Bidasoa faboritoa da biharko partiduan, baina edonola ere, neurketa on bat egin beharko du maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean eta 2an jokatuko den azken fasean egon nahi badu. Cuetarak azpimarratu du du, “partidua garrantzitsua” dela azken fasean egoteko. “Zillarezko Ohorezko mailako taldea da. Gu faboritoak bagara ere, Agustinos ongi lehiatzen da bere kantxan”, gaineratu du prestatzaileak. Asier Nieto jokalariak ere “lan ona” egin beharko dutela argitu du, hirugarren kanporaketa hau gainditzeko. “Serio aritu behar gara eta garaipena eskuratu txapelketako azken fasean egoteko”, aipatu du.

Osorik irakurri