Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketanNazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an Poderbrady hirian. Munduko probarik zaharrenetarikoa da eta bertan izan ziren, Txekian Errepublikako, Italiako, Frantziako, Eslobakiako, Alemaniako eta Espainiako taldeak. Azken hau hirugarren sailkatua izan zen. Taldeko markarik hoberena Bidasoa Atletiko Taldeko Ana Pulgarinek lortu zuen, zortzigarren izan baitzen 20 kilometroko martxako proban (1:39:06), Espainiako taldeko lehena izanda helmugan. Pista irekiko denboraldiaBertzalde, BATeko Carla Martinez Alacanten egon zen asteburu berean, pista irekiko denboraldiko lehen proba jokatzen. 200 metroko lasterketan parte hartu zuen eta, 24,51 segundurekin, bere marka pertsonalik onena egin zuen, baita klubeko errekorra hautsi ere.
Osorik irakurri