PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko api. 10a, 09:50

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan Eguraldia lagun zutela, Plaiaundin elkartu ziren pasa den larunbatean, apirilaren 6an, hainbat lekutatik etorritako errugbilariak, bigarren urtez segidan, Biok Experiential Shopping Txingudi Badia txapelketa ospatzeko. Hamarrak aldera hasi zituzten partiduak eta, goiz osoan zehar, errugbiaz gozatzeko aukera izan zuten Txingudi, Baztan, Soragazteak, Arrasate, RGC Covadonga, Rugby Unión Norte, RC Rioja, Sara-Senpere eta Emak Hor taldeetako jokalariek. Oiasso txarangaren laguntza izan zuten errugbilariek eta bukatzerakoan, Artiach, Lacturale eta Pasquier Recondo babesleek prestatutako poltsak izan zituzten opari. Eguerdian eman zioten bukaera lehiakorra ez zen txapelketari eta ondotik, jokalari, epaulet, prestatzaile eta boluntazio guztiek hirugarren denboraz gozatu ahal izan zuten. Parte hartzeagatik sariak jaso zituzten talde guztiek ere. Soraluzeko Soragazteak taldeko entrenatzaile batek azpimarratu zuenez, “gure bigarren urtea da topaketa honetan eta errepikatzeko prest! Oso aberasgarria da jatorri ezberdinetako taldeekin jokatzea eta are gehiago antolakuntza aldetik dena ondo doanean”.Arratsaldean eman zioten segida ospakizunari eta Irungo kalean hartu zituzten Oiasso txarangaren eskutik. 17:00etan hasi zen jaiaren bigarren zatia Luis Mariano aldean, Marrubi goxoki-dendaren aitiznean, eta denda honetako maskotarekin kontatu ahal izan zuten partehartzaileek.Kalejirak Txingudiren bertze babesleen egoitzetan egin zituen geldialdiak, Biok arropa-denda eta Mari tabernan, Kale Nagusiko Txingudi Rugby Tabernan bukatu baino lehen.Errugbilari gazteek ez zuten nahikorik izan, dirudienez, minutu batzuk geroago San Juan harriaren inguruan “tokata” bat osatu baitzuten.Xabi Sánchez, Txingudi Rugby Klubaren koordinatzailearen hitzetan, “horrelako ekitaldi bat antolatzeak lan asko dakar, baina klubak sasoi oso ona dauka eta badakigu gai garela hau aurrera ateratzeko.”(Argazkia: Gari Mendizabal)

Osorik irakurri