Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketanBerako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean, eguzkia eta beroa nagusitu ziren egunean. 464 korrikalarik lortu zuten helmugaratzea eta horien artean, Maddalen Jimenez beratarra izan zen herriko lasterketa irabazi zuena. Gizonetan aldiz, Iñaki Olanok lortu zuen garaipena. 497 lasterkarik hartu zuten irteera igandean Berako Mendi Maratoi Erdian. Tenperatura altuek baldintzatu zuten ibilbidea eta 464 korrikalarik lortu zuten lasterketa bukatzea. Berezia izan zen aurtengo edizioa, izan ere, lehen aldiz beratar batek lortu zuen lasterketa irabaztea: Maddalen Jimenez Andresek (2.12.17). Emakumeen kategorian, bigarren postuan, Itxaro Zabaleta leitzarra ailegatu zen (2.14.09), eta hirugarren postuan Maud Combarieu (2.16.09). Gizonetan aldiz, Iñaki Olanok irabazi zuen (1.44.53), Damien San Martin (1.46.33) eta Xabier Maciasen (1.47.20) aitzinetik. San Martin bera izan zen tarteko helmugako 150 euroko saria eraman zuena eta taldeka, Hiru Herri nagusitu zen. Gazte Trailean, Markel Barriok irabazi zuen proba Oihan Pikabea beratarraren eta Xabier Azconaren aitzinetik, 17 eta 18 urteko kategorian. Ibilbide bereko 14 eta 16 urte bitarteko kategorian, gizonezkoetan Iker Sánchezek eta emakumezkoetan Lide Lizeagak irabazi zuten.Emaitza guztiak eskuragarri esteka honetan: https://pb-organisation.com/resultats/berako-mendi-maratoi-erdia-2024/
Osorik irakurri