Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuenTxingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa Txingudik, Urgozoren kontrako partiduan porrota jaso zuen. 38-3ko markagailuarekin, ezin izan zituen Zornotzakoak gainditu. Aldaketa bakarrarekin joan ziren mugakoak bertara eta jokalari faltak baldintzatu egin zuen neurketaren emaitza. Urgozok gogoz hasi zuen partidua eta Zaisa Txingudiren hogeitabiko eremkuan jokatu zuen minutu luzez. Hala ere, bisitariek ez zuten amore eman eta erasoak gelditzea lortu zuten, baita baloia entsegu eremutik urruntzea ere. Kontraeraso batean, 12. minutuan, Urgozok zigor kolpe bat izan zuen eta Alejandro Lasak markagailuan aitzina hartzeko aprobetxatu duen, 0-3ekoa ezarriz. Edonola ere, Urgozok azkar erantzun zion honi eta lehen entsegua ere lortu zuen, emaitza irauliz (5-3). Orduz geroztik, Urgozok hartu zuen neurketaren buruzagitza, nahiz eta Txingudik ere indarra erakutsi. Atsedenaldira, Urgozok egindako bi entregu eta eraldaketa baten bitartez, 19-3ko emaitzarekin joan ziren bi taldeak. Bigarren zatian, etxekoek errenta oraindik ere gehiago handitzea lortu zuten (26-3). Horrez gain, Txingudi jokalari bat guttiagorekin gelditu zen eta horrek guztiz erabaki zuen partidua. Bi marka gehiago lortuta, Urgozok eraman zuen garaipena, 38-3ko emaitzarekin. Honen ondotik, heldu den larunbatean (apirilaren 20an), denboraldiko azken jardunaldia jokatuko du Zaisa Txingudik eta beharrezkoa izanen du garaipena lortzea. Horrez gain, La Unica eta Zarautz B/Beltzak taldeen arteko neurketan izan beharko du begi bat, gipuzkoarren garaipenak ere mesede eginen baitio Irungo taldeari. Gazteen artean bi garaipen eta porrot batTxingudi/Bera Bera 18 urtez azpiko taldeak ere porrota jaso zuen Uni Bilbo taldearen kontra, 22-36ko markagailuarekin. Bertzalde, 14 urtez azpiko taldeak Gipuzkoako ligako B multzoko finalerdian joaneko partida irabazi zuten, Zarautz/Beltzak taldearen kontra, 12-45ko emaitzarekin.
Osorik irakurri