57 jokalarik hartu zuten parte txapelketan, tartean Lur Alai Squash Klubeko bertze hiru: Iñaki Gartzia, Gorka Arretxe eta Juana MaruganTomas Iribarren squash txapelketa ospatu zen asteburuan Baionan. Irungo Lur Alai Squash Klubeko lau jokalarik hartu zuten parte bertan, tartean txapelketako irabazleak ere, Xabi Azaldegik. Guztira 57 jokalari aritu ziren lehian eta Azaldegi nagusitu zen horien guztien artean. Gorka Arretxe Lur Alai Squash Klubeko ordezkariak erran duenez, “lehen aldia da Hego Euskal Herriko jokalari batek Frantziako txapelketa nazional bat irabazten duela”. Hori dela eta, “pozik” azaldu da Irungo kluba bertan lortutakoarekin. Azaldegiz gain, bertze lau taldekidek ere hartu zuten parte: Iñaki Gartzia (7.), Gorka Arretxe (11.) eta Juana Marugan (37.). Gorka Arretxe, Lur Alai Squash Klubeko ordezkaria:
Osorik irakurri