Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzakReal Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70), Cabo, Gordo, Martínez-Barranco; Letamendia (Tellechea, min. 76), Fernández (Sainte-Rose, min. 76), Corvo (Arteaga, min. 62), Capelete, Delpuerto (López, min. 62); Ortiz.Ordizia KE: Arizmendi (Iriarte, min. 46); Galparsoro, Fernández, Revilla, Azkunaga; Altuna, Vega, Mendizabal, Orrigain, Aranburu (Erauskin, min. 76); Armendariz.Emaitza (1-1): 0-1, Mendizabal (min. 48); 1-1, Dolado, de penalti (min. 90).Epailea: Aitor Fernández Brión. Txartel horia atera die Letamendiari (30. min.), Delpuertori (35. min.), Martínez-Barrancori (67. min.) eta Lópezi (92. min.) Real Unión Roca taldean eta Revillari (85. min.) eta Altunari (90. min.) Ordizia KE taldean.Bestelakorik: Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 30. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.Real Unionek bana berdindu zuen pasa den asteburuan Ordiziaren kontrako partiduan. Aurkariak sartu zuen lehen gola eta talde txuribeltzak, neurketaren azken minutuan, penalti baten bitartez emaitza berdintzea lortu zuen, baita jardunaldiko puntuak banatzea ere. Golik gabeko lehen zatia jokatu zuten bi taldeek Galeko anexoan. Bigarren zatian, aldiz, bisitarien gola ailegatu zen. Ordiziak, 48. minutuan, aitzindu zen markagailuan Mendizabalek sartutako golari esker. 90. minutuan berriz, etxeko Doladok penalti baten bitartez, neurketa berdintzea lortu zuen eta horrela, puntuak banatu zituzten bi taldeen artean. Honen ondotik, Carlos Garciaren mutilak sailkapeneko zazpigarren postuan daude, 43 punturekin guztira. Hurrengo asteburuan berriz, Tolosa CF bisitatuko dute.
Osorik irakurri