Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuenBidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den ortziralean. 32-29ko markagailuarekin puntuak galdu zituen eta txapeldunordetza lortzeko lehen aukera galdu zuen honela. Edonola ere, sailkapeneko bigarren postuan dago kokatuta oraindik Jacobo Cuetararen taldea. Zehaztasunik gabeko neurketa jokatu zuen Bidasoak Huescaren kontra pasa den ortziralean. Julen Mujika, Mikel Zabala eta Gorka Nietoren bajekin, ezin izan zion aitzin egin joko ona erakutsi zuen etxeko taldeari. Lehen partzialak talde horiarentzat izan baziren ere, lehen ordu laurdenean lortutako berdinketaren ondotik (8-8), Huesca jarri zen aitzinetik eta ez zuen bere nagusitasuna alde batera utzi. Horrela, 32-29ko markagailuarekin irabazi zuen etxeko taldeak eta puntuak ere beretzat izan ziren. Asteburu honetan geldialdia izanen du Plenitude ASOBAL Ligak eta maiatzaren 18an bueltatuko da Bidasoa lehiara. Artalekun jokatuko den denboraldiko azken partidua izanen da, Puerto Sagunto taldearen kontra, 18:00etan. Txapeldunordetza ziurtatzeko bertze aukera bat izanen da etxeko taldearentzat. (Argazkia: Pablo Fernandez)
Osorik irakurri