Biosnar Triatloi Taldeak antolatu du hitzordua, hamahirugarrenez, eta bi froga desberdin izanen dira aukeran: herrikoia eta sprintaXIII. Hondarribiako Triatloia ospatuko da larunbat honetan, maiatzaren 11n, 15:00etatik hasita, herriko kaleetan. Biosnar Triatloi Taldeak antolatutako hitzordua da eta izen-emateak itxita, arrakasta handiko proba izanen dela aurreikusi dute antolatzaileek. Bi froga desberdin izanen dira aukeran. Alde batetik, herrikoia (350 metro igeri, 10 km bizikleta eta 2,5 km korrika) eta bertzetik, sprinta, distantzia bikoitzekin. Beñat Bengoetxea eta Gorka Emazabel antolatzaileek azpimarratu dutenez, partehartzaileek ia %80a eskualdeakoak dira, batez ere Irun eta Hondarribikoak eta “hori pozgarria da guretzat”. Horrez gain, bizilagunei proba ikustera hurbiltzeko deia egin diete. Lupe Queiruga kirol zinegotzia eta Beñat Bengoetxea eta Gorka Emazabel Biosnar Triatloi Elkarteko ordezkariak.
Osorik irakurri