II. ANAGAN KOPAKO HIRUGARREN FASEA ARRAKASTATSUA IZAN DA JAIZUBIAKO KIROLARIENTZAT

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko mai. 13a, 12:50

350 irteeratik goiti izan ziren Jaizubia Hipika Klubean ospatutako proban eta etxekoek emaitza bikainak bildu zituztenEspainiako goi mailako zaldizko eta amazonak ibili ziren asteburuan lehian, Jaizubia Hipika Klubean ospatutako II. Anagan Kopako hirugarren fasean. 350 irteeratik goiti izan ziren eta horietatik guztietatik nagusitu zena Kevin Gonzalez de Zarate izan zen. Espainiako rankingean 11. postuan dago kokatuta eta bere nagusitasuna erakutsi zuen Irunen ere. Honez gain, etxeko klubeko zaldizko eta amazonek ere lan bikaina egin zuten eta emaitza ezin hobeak bildu zituzten, hemendik bi astetara Mungian ospatuko den finalaren aitzinean. Errate baterako, Laura Gamarrak bigarren postua lortu zuen 1,10m-ko proban, Udane Etxebestek lehen postua 0,80m-koan eta Danel Goikoetxeak hirugarrena larunbatean. Igandean berriz, Malena Granero izan zen garailea proba berean, Goikoetxean hirugarren postua errepikatuz. Larraitz Uruñuela Jaizubia Hipika Klubeko ordezkariak egin digu asteburuko balorazioa:

Osorik irakurri