Beti Gazteko bi taldeek eta Doneztebek aldiz, denboraldia bukatutzat eman duteBaztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusiek denboraldia bukatu dute asteburuan, nahiz eta horietako batzuk oraindik ere lanean segitu beharko duten atsedenaldia hartu aitzinetik. Kasu hori izanen da, Nafarroako Liga jokatzen duen Lehen Maila Autonomikoko Baztan taldearena. Izan ere, azken jardunaldian Peña Azagresa 4-0 garaituta, Hirugarren Mailara igotzeko promozioa jokatuko du heldu diren bi asteetan. Nafarroako Ligako Lehen Maila Autonomikoko Baztanek denboraldiko helburu nagusia lortu zuen azken jardunaldian. Peña Azagresa garaitu zuen baztandarrek etxean, 4-0eko markagailuarekin, eta hiru puntuak batuta, orain igoera fasea jokatuko dute. Hirugarren Mailara igotzea izanen dute jokoan heldu diren bi asteetan, Garesen kontra, eta motibazioarekin eta indarrez ekinen diote erronka berriari. Iban Romo entrenatzaileak aipatu du zaleek, jokalariek eta teknikariek bat eginez gero, beharrezko guztia izanen dutela helburua lortzeko. Preferente mailako Doneztebek aldiz, 2-1 galdu zuen pasa den igandean Zirauki taldearen kontra, denboraldiko azken jardunaldian. Sailkapeneko laugarren postuan bukatu nahi zuten urtea hauek, baina helburu nagusiak beteak zituzten dagoeneko beraz, lasaitasunez ekin zioten azken neurketari. Hala ere, joko ona erakutsi zutela erran du Joel Gil bigarren entrenatzaileak eta gustura gelditu zirela egindako lanarekin. Gainera, zenbait jokalari eta teknikari agurtzeko aprobetxatu zuten partidua.Gipuzkoako Ligako Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeek irabazten bukatu zuten denboraldia, pasa den ortziralean. Oiartzun C bisitatu zuten eta 2-6ko markagailuarekin garaitu zuten aurkaria.Lesakarrek maila eman dute urte guztian zehar eta garaipenarekin bukatu dute ikasturtea, erakutsiz egindako lanak fruituak eman dituela eta aunitz ikasi dutela. Sailkapeneko bederatzigarren postuan kokatu dira eta orain, merezitako atsedena hartuko dute Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak adierazi duen moduan.Azkenik, Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoek, 1-2 galdu zuten pasa den larunbatean etxean jokatutako azken partiduan. Zumaiako izan zuten aurkari eta ezin izan zizkioten puntuak kendu. Hala ere, lesakarrek aitzineko jardunaldian lortua zuten matematikoki maila mantentzea beraz, lasaitasunez eman zioten bukaera urteari, Javier Escagües entrenatzaileak kontatu duenez. (Argazkia: Ondikol)
Osorik irakurri