BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK ZORTZIGARREN POSTUAN BUKATU DUTE DENBORALDIA

Erabiltzailearen aurpegia Kiroletik 2024ko mai. 28a, 14:05

Ohorezko finala jokatu zuten asteburuan Castellonen, maila ezin hobearekinBidasoa Atletiko Taldeak Ohorezko Mailako finala jokatu zuen pasa den asteburuan Castellonen. 2023an Bartzelonak mailari uko egin ondotik, Irungo klubeko emakumeek kategoria mantendu eta bertan egotea merezi dutela erakutsi dute aurten. Iruñean eta Durangon, hurrenez hurren, hirugarren eta bigarren izan ondotik, Ohorezko Mailako finala jokatu du BATek eta zortzigarren postuan bukatu dute urtea. Estatu guztiko klub eta atleta hoberenak elkartu ziren pasa den asteburuan Castellonen, Ohorezko Mailako finala jokatzen. Bidasoa Atletiko Taldeak bertan egotea lortu zuen, eta behin maila mantenduko zuela jakinda, final hau jokatzea saria izan zen emakumeentzat. Hau dela eta, hasiera batean, lasaitasunez hartzeko jardunaldia izan behar zuen, baina azkenik, aurreikuspenak hobetu zituzten BATeko atletek eta emaitza onak lortu zituzten, sailkapen orokorrean zortzigarren postua lortuz.Indibidualki, emaitzarik onenak hauek izan ziren: Carla A Martinezek hirugarren postua eskuratu zuen 200 metroko lasterketan (23,68 segundu), Elena Martinek laugarren postua 1500 metroko lasterketan (4:27,32 minutu) eta Irune Muguruzak ere laugarren postua eskuratu zuen 400 metroko hese-lasterketan (59,06 segundu). Horrez gain, 4x10 erreleboetan klubak seigarren postua eskuratu zuen, bere markarik onena lortuz, Ana Gomez, Martina Villar, Laia Olascoaga eta Carla A Martinezekin (46,94 segundu).

Osorik irakurri