Milia solidarioan 600 euro lortu zituen BATek, Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako Elkartera bideratuko dituenakBidasoa Atletiko Taldeak antolatutako 5K lasterketa ospatu zen pasa den igandean, ekainaren 2an, Irunen. Ttipi-Ttapa paseoekin hasi zuten eguna eta 5K-ko bi lasterketekin, milia egokituarekin eta milia solidarioarekin segitu. Proba guztietan partehartze handia egon zen, baita ehunka ikusle ere. Ttipi-Ttapa paseoekin eman zioten hasiera egunari eta bertan, 30 bat beteranok hartu zuten parte, zirkuitu bati bueltak emanez. Ondotik, hamaiketakoa izan zuten partehartzaileek. Hori bukatuta, 5K-ko bi lasterketekin segitu zuten. 20 minutu baino gehiagoko denbora egin behar zutenak irten ziren lehendabizi. Proba horretan, Ana Lopez (20:18) eta Imanol Lecuona (17:46) izan ziren garaileak. Emakumeetan, Sara Aguirre (20:33) eta Gaelle Martin (20:52) izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Gizonetan berriz, Jon Lombide (18:00) eta Asier Ruiz (18:13). 5K-ko lasterketa azkarrean berriz, Elena Loyo eta Unai Arroyo izan ziren garailean. Horrez gain, Euskadiko federatuen txapelketa ere irabazi zuten bi hauek. Loyok 16:28ko denbora egin zuen eta Arroyok berriz, 14:46koa. Loyoren gibeletik, Jone Zabaleta (17:13) eta Maria Velazquez (17:42) helmugaratu ziren. Gizonetan berriz, Joseba Olaetxea (15:02) eta Ignacio Tanco (15:19) izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Federatuen mailan berriz, Super Amara BATeko Tanco izan zen bigarren eta LEA La Blanca taldeko Julen Azpiazu hirugarren. Emakumeetan, Atletico San Sebastianeko Zabaleta bera izan zen bigarren sailkatua eta LEA La Blancako Arrate Mintegui hirugarrena. Milia egokituak ere ospatu ziren ondotik, handbike eta aulki gurpildun kategorietan. Handbike kategorian, Leire Troitiño izan zen garailea (7:05) eta Ruth Alvarez bigarren (7:32). Gizonetan berriz, Asier Navaridas nagusitu zen (4:28), Alberto Muñagorri (4:52) eta Joselu Rodriguezen (6:39) aitzinetik. Aulki gurpildunarekin partehartzaile bakarra egon zen, Beñat Lizaso, 7:43ko denbora egin zuena. Proba honekin bukatzeko, milia egokitu ez lehiakorra ospatu zen eta hemen bederatzi atletek hartu zuten parte, monitore, familiarteko, lagun eta klubeko atletekin batera, kirolean inklusioaren garrantzia azpimarratuz. Azkenik, goiza borobiltzeko, milia solidarioa ospatu zen eta guztira, 600 euro bildu ziren Gipuzkoako Minbiziaren Kontrako Elkarteari bideratuko zaizkionak. Unai Arroyo 5K lasterketa azkarreko irabazlea:
Osorik irakurri