Pasa den larunbatean, ekainaren lehenean, Giltxaurdin jokatutako joaneko partiduan 0-1 galdu zuten Garesen kontraNafarroako Ligako Lehen Maila Autonomikoko Baztan taldea Hirugarren Mailara igotzeko fasea jokatzen ari da Garesen kontra. Bi jardunalditan jokatuko da promozio eta lehen urratsak eman dituzte dagoeneko. Pasa den larunbatean, ekainaren lehenean, Giltxaurdin (Elizondo) jokatu zuten joaneko partidua eta bertan, Garesekoak nagusitu ziren 0-1eko markagailuarekin. Baztandarrak burumakur bukatu zuten jardunaldia, ez baitzuten emaitza hau nahi, baina Iban Romo entrenatzaileak azaldu duenez, segidan eman zioten buelta honi eta dagoeneko itzulerako neurketan pentsatzen ari dira. Lan fisikoa baino gehiago, buruko lana egin behar dutela ere argitu du Romok, sinesteko oraindik ere aukera bat dagoela Hirugarren Mailara igotzeko eta hori lortzea posible dela. Aukera hori larunbat honetan izanen dute zehazki Baztango mutilek, ekainaren 8an, 18:00etan Garesen. Iban Romo entrenatzailea: