45 urtetik goitiko taldea txapeldun izan zen eta +55 eta +35 mailatako taldeak berriz, txapeldunordeReal Uniongo Beteranoak Donosti Masters Cup txapelketaren hamargarren edizioan parte hartu zuten pasa den larunbatean, ekainaren lehenean. Txuribeltzek hiru talde jarri zituzten zelaian, maila desberdinetakoak: +45 mailakoa, nagusiak (+55) eta Roca (+35). Arrakastaz bukatu zuten txapelketa gainera, lehenak txapeldun izan zirelako eta bertze biak txapeldunorde. Real Union klubarik sarituena bilakatu da Donosti Masters Cup txapelketan. 2016an eta 2019an +35 mailako taldearekin lortutako tituluari eta 2017an +45 kategoriako taldearekin lortutako bertze tituluari, aurten azken talde honekin ere eskuratutako garaipena batu zaio zerrendari. Pasaia eta Zarautz KE izan zituzten aurkari final laurdenetan eta finalerdian, hurrenez hurren. Bi kanporaketak gaindituta, finalean sartu ziren eta penaltietan erabaki zen garaipena irundarrentzat izanen zela. Txuribeltzek talde hau zelairatu zuten: Costa, Barbarín, García, Garmendia, Iván Castro, Raúl Martín, Laguardia, Gómez, Ruiz, Cienfuegos, Lekuona, Ketxus, Avelino, Retegi eta Mendiola.Horrez gain, +55 mailako taldeak txapeldunorde izatea lortu zuen, madrildarren kontra ezin izan baitzuen penaltietan irabazi. Lehen faseko partidu guztiak irabazita, baita Atlètic San Just taldearen kontrako finalerdia ere, finalean ezin izan zuen garaipena lortu. Hala ere, 14 gol izan zituen alde eta bakar bat ere ez kontran. Talde txuribeltza jokalari hauek osatu zuten: Legorburu, Majada, Aitor Arzuaga, Joserra Díaz, Muguruza, López, Julen Urkiola, Loren, Calvo, Sukia, Zabalo, Kanpandegi, Gurruchaga, Martín, Zigor Lekuona, Galarza, Vidaurreta, Vallejo, Treku eta Sagués.Rocak ere, +35 mailako taldeak, ezin izan zuen titulua lortu. Azpitxapeldun bilakatu ziren, hala ere, finalera bitarte partidu guztiak irabazita. Hauek ere 14 gol izan zituzten alde eta bat kontran. Taldea honako hauek osatu zuten: Chamorro, Díez, Artetxe, Idarramendi, Bonet, Elvira, Gorka Felipe, González, Navarro, Hernández, Sánchez, Pavón eta Tubilla.Txapelketa ezin hobea egin zuten txuribeltzen eta prestaketa ezin hobea San Martzialen bueltan, urteroko moduan, antolatuko duten torneoari begira. Hain zuzen ere, zazpigarren edizioa ospatuko dute aurtengoan, ekainaren 15ean, triangular formatuan. Stadium Galeko anexoan arituko dira, CD Touring eta Arenas Club taldeek in batera.
Osorik irakurri